XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

El té del harén de Arquímeses zine klubean
Maskarada taldeak azkeneko antzerki lana eskeiniko.

Buru belarri sartuak gaude V.en Euskal Antzerki Topaketetan, asteazkenean eta Sebastopoleko Titiriteroak egin zuten lanarekin.

Emanaldi hauek hil honetan zehar jarraituko dute Santo Tomas egunera arte.

Horrela gaur ostirala eta iluntzeko 9,30etan Izarraitz pilota lekuan Maskarada taldeak Gernika 16,30 H.S.O. lana eskeiniko digute.

Edorta Jimenez dugu textua landu zuena eta textotik eszena tokira taldea berak eginiko lana dugu.

Bestalde bihar eta Loiolako gogarte etxean antzerki inguruko mintegi bat ospatuko da goizeko 9,30etan hasita.

Bertan Maixa Nazabal, Teresa Valenti eta Isidro Moreno izango dira aurkezleak eta landuko duten gaia antzerkia eskolan izango da.

Ekintza honen berri Euskal Herriko zenbait aldizkari, egunkari, irrati eta telebistak eman dute sakonki.

Badirudi bere jeneroan ekintza nagusienetarikoa dugula hau Euskal Herri mailan, euskal antzerkiari loturik dagoena behintzat.

Santo Tomas.

Azpeitiako udalaren festa batzordeak honoko oharra bidali digu: Santo Tomas eguna hurbiltzen ari delarik, Azpeitiko festa batzordeak jakinerazi nahi du egun horretan txorizoa saltzeko postua jarri nahi duten guztiek izena eman beharko dutela udaleko bulegoetan datorren astelehenetik hasi eta abenduaren 11a bitartean.

Izena ematerakoan arduradun baten datuak eta taldearen izena eman beharko da.

J. M. O..